'Sexual herria' liburua aurkeztu eta Elosura

Goiatz Arana Begiristain 2012ko urriaren 24a

Horixe da egunotarako Bergarako Gaztetxekoek duten plana. 'Sexual herria' liburuaren aurkezpena bihar, eguena, izango da, 18:00etan, Angiolillo liburutegiak antolatuta; kartzela zaharrean izango da, Itziar Ziga idazlea bertan dela eta, ostean, solasaldia egingo da. Hortik aurrera, gaztetxea itxita egongo da, asanbladako kideak Elosura joango direlako, bigarren urtez; asteburu osoa bertan igaroko dute, Bergarako gaztetxearen egoera eta proiektua aztertu eta etorkizuna lantzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak