ELA, LAB eta CCOO sindikatuek deituta egin dute kontzentrazioa, 'Lan istripurik ez, hau ez da bidea' lelopean. Aditzera ema dutenez, lan osasun eta segurtasunaren alorrean zuzendaritzarekin dituzten desadostasunak aspaldikoak dira, hainbat neurri erabiltzearen kontra daudelako; eta horri gehitu diote egindako eskaerek ez dutela erantzunik jaso zuzendaritzatik. Ondorioz, sindikatuetako ordezkariek Arcelor Mittaleko Lan Osasun Batzordeko batzarretara joateari utziko diote aurrerantzean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.