Mario Duella Bergarako organo jaialdian

Peru Arregi 2012ko urriaren 16a

Organo erromantikoaren nazioarteko XIII. zikloa ekitaldi ugari antolatzen ari da azken aste hauetan Azkoitia, Azpeitia eta Bergaran. Azken honetan, datorren larunbatean, Mario Duella organo-jole ospetsua izango da Santa Marina Parrokian.

Mario Duella italiarrak joko du organoa larunbat honetan Bergarako Organo Jaialdian arratsaldeko 8etan. Mundu osoan ibilia den musikaria da. Arturo Sacchetti edo Alberto Soresina bezalako irakasleak izan ditu, Milango G. Verdi kontserbatorioan diplomatu zen eta musika mota ezberdin asko landu ditu: italiarra, frantsesa, espainola... Orkestra askorekin egin izan du lan, eta grabaketa ugari izan ditu, bai irratsaio edo telebistarako, bai CD edo LPetarako. Beste lanen artean, Storici Organi del Piemonte kultura-elkarteko zuzendari artistikoa da orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak