Arratsaldean miniramp bat antolatuko dute inguruko skater guztiak bertan direla. Bertan, materialarekin batera 500 euroko saria banatuko da. Sari banaketaren ondoren, rock and roll kontzertu pare bat egongo dira: Discipulos de Dionisos eta Bitter Honey. Azkenik, gau osoan zehar DJ bat egongo da.
Laino skate parkean ostiralero antolatzen dituzte kontzertuak; eta expoak, berriz, hilero. Taberna eta kafetegia edukitzeaz gain, skateko material eta arropa saltzen duten denda bat ere badute.