Urriko lehen bi asteburuetan Jardun Euskara Elkarteak bukatu du asteburuko aisialdiko ate irekietako jardunaldiekin. Arrakastatsuak izan dira, jolas eta ekintza desberdinak eginez asko izan dira bertara gerturatu direnak. Gaztetxoek aukera izan dute Zubietako eskola zaharreko lokal berria ezagutu eta bertako ekintzetan parte hartzeko. Horrekin guztiarekin, ikasturtearekin aurrera jarraituko dute ekintza desberdinak eta irteerak eginez. Urteko kuota 37 euro dira bazkideendako, eta 42 euro bazkide ez direnendako.