Auto karabana deitu du EH Bilduk gaurko

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko urriaren 16a

Hauteskunde kanpainaren azken txanpan, auto karabana eta beste zenbait ekimen ere antolatu dituzte aste honetarako.

Hiru ekintza hauek antolatu dituzte, hain justu ere:

  • Martitzena 16, 19:00etan, auto karabana kanpoko Eroskitik.
  • Eguena 18, 18:30ean esku orriak banatuko dituzte EHBIlduren lokalean hasita.
  • Domeka 21, boto kontaketa herrikoia egingo dute 20:00etan EHBIlduren lokalean. Ez da jatekoa, edatekoa eta giro ederra faltako.

Bestalde, Bergarako EHBildutik zorionik beroenak eman nahi dizkiete Bergarako ekitaldira eta BECra joan ziren bergarar guztiei. "Oso jendetsu eta arrakastatsuak izan dira bi ekitaldiak eta kanpainaren azken asteari ekiteko indarra eman diguzue", esan dute. Horrekin batera, aste honetarako antolatu dituzten ekitaldietan "herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu", azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak