Juanjo Arizmendi: "Lehendakariari eskatuko nioke guztion arazo errealekin kezkatzeko"

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko urriaren 17a

Juanjo Arizmendi Egaña 52 urteko bergararra da. TAOko zaintzaile moduan dihardu lanean eta dio politikak ez diola loa kentzen. Hala ere, domekako hauteskundeak bereziak izango direla esan digu Euskadiren argazki “erreala” ikusi ahal izango delako. Hauteskundeak EAJk irabaziko dituela uste du.

Interesatzen zaizu politika?

Tamainan, ez dit loa kentzen.

Eta Legebiltzarrerako hauteskundeak?

Berdin.

Zer iruditzen zaizu aurreratu izana?

Ez zegoen beste aukerarik, PSE-EE bakarrik geratu da gobernatzen.

Bereziak izango dira?

Bai, izan ere, orain aukera guztiak egongo dira eta Euskadiren argazki erreala ikusi ahal izango da.

Zer dago jokoan, zure ustez?

Euskadiren etorkizuna eta zein bidetik irtengo garen krisitik.

Botoa emateko asmorik bai?

Bai.

Baiezko kasuan: kanpainak baldintzatu dezake zure botoa?

Ez.

Ongi deritzozu hauteskunde ostean paktuak egiteari?

Ez da beste erremediorik egongo, inork ez du erabateko gehiengoa aterako.

Zeinen artean uste duzu egingo dituztela?

EAJ eta PSE-EEren artean edo EAJ eta Bilduren artean.

Nork uste duzu irabaziko dituela hauteskundeak?

EAJk.

Eta nor izango dela lehendakari?

Urkullu.

Zer eskatuko zenioke lehendakari berriari?

Albo batera uzteko partiduaren interesak eta kezkatzeko guztion arazo errealekin, ez dira gutxi-eta.

Orain arte izan ditugun lehendakarien artetik gehien gustatzen zaizuna?

Garaikoetxea.

Zergatik?

Izan zituen momentu hain bereziengatik eta Euskadirendako lortu zuen guztiagatik urte hain zail horietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak