Filma antzinako Birmaniako Myanmar herrialde bitxian oinarritzen da. Bertan budistak dira, milaka urteetako santutegiak daude eta 107 hizkuntza ezberdin erabiltzen dira. Bideoen eta argazkien bidez, ikuslea mundu horretan ahalik eta sakonen sartzea du helburu pelikulak, lurralde horren historia kontatuz, kultura ezagutaraziz, eta beste gauza askoren artean aipagarriena, bertako herritarren zoriontasuna adieraziz, irribarreen sorlekua tituluak adierazten duen bezala.