Eguraldiak zeresan handia izaten du Elosuko ganadu feriaren arrakastan eta tamalez aurten eguraldi goibelak eta euri zaparradek ez dute batere lagundu. Uste baino jente gutxiago hurbildu zen egubakoitzean Elosura. Bisitari gutxiagorekin baina urteroko hitzorduak egitarauri eutsi zion eta bertaratu zirenek egun pasa ederra egiteko aukera izan zuten. Besteak beste behi, asto, zezen, poni eta ahari erakusketa egon zen; guztira 200 bat inguru.
Ganadozaleak eta ganadua ikustera joandakoak ere gustura ibili ziren, buru ederrak ikusi zitezkeen-eta.
Produktu eta artisautza azokan jende dezente ikusi zitekeen eta erromerian ere. Aurten gainera berrikuntzak ere izan ziren goiz partean. Nafar Sustarren bila, kalejira gaztelura izeneko ekimena egin zuten Nabarraldek antolatuta. Jendeari garai baten Elosu ere Nafarroa izan zela erakustea izan zen helburua.
Urteko hitzordu garrantzitsuena izan zuten egubakoitzean Bergarako Elosu auzoan; Pilarika eguneko ganadu feria. Tamalez aurten eguraldi tristeak eta euri zaparradek ospakizuna ilundu egin zuen eta espero baino jende dezente gutxiago urbildu zen bertara. Dena dela, ganadu lehiaketan argi ikusi zen urteroko mailari eutsi diola feriak.
Historia berreskuratzeko asmoz, Elosuko gazteluan indusketak egiteko asmoa dutela ere aurreratu zuten.