Sialuk hartz txikiak umore eta dramaren bitartez bizitzaren irakurketa egin zuen

Ander Monedero 2012ko urriaren 15a

Bizitzaren drama eta kezkak normalitatez azaltzeko asmoa du Sialuk hartz txikiaren bidaia antzezlanak. Bertan, adopzioaren gaia era entretenigarri bezain hezigarrian jorratzen dute.

Sialuk hartz arrea da, baina txikitan ama galdu eta Ipar poloko hartz batek hezten du. Egun batean, bere jatorria ezagutzeko, Sialuk basora joaten da eta, bertan, basoko animaliek bere ama nor zen eta nola hil zen azaltzen diote.

Adopzioaren inguruko ikuspuntua era humano eta naturalean azaltzen du. Horren lekuko izan ziren zapatuan Bergarako Zabalotegi aretoan batutakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak