Bergarako Udal Musika Banda pilotalekuan

Jagoba Domingo 2012ko urriaren 15a

Atzo, domeka, 12:30ean, Alfredo Gomez Chirlaquek zuzendutako Bergarako Udal Musika Bandak kontzertua eskaini zuen herriko pilotalekuan. 300 lagun inguruk egin zuten bat hitzorduarekin, pieza klasiko batzuez gozatzeko aukera ez galtzeko. Besteak beste, E. Rosilloren 'La millor terra del mon' pasodoblea, J. de Haan holandarraren 'Overture to a new age' eta Caballeroren zarzuelako selekzioko 'Gigantes y cabezudos' obrak interpretatu zituzten ikusleriaren txalo artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak