Abian da Zukgua gazte prozesua Debagoienean ere

Julen Iriondo 2012ko urriaren 14a

Zapatuan egin zuten Bergaran –Arrasaten eguenean ziren egitekoak– Zukgua ekimenaren sorrera prozesuko lehen saioa, 25 gazteren partaidetzarekin. Herriz herri abiatu den prozesua da Zukgua, gazte antolakunde berria sortzeko asmoa duena, independentziaren aldeko eta ikuspegi ezkertiarreko lagunez osatua.

Ekimenaren bultzatzaileek argi dute "gazte antolakunde baten beharra" badela, eta honek nolakoa izan behar duen zehazten ari dira herriz herri. Ahalik eta gazte gehienen ekarpenak nahi dituzte, ekimenaren izenari berari jarraiki: "Norbanakotik –Zuk, gutako bakoitzak– kolektibora –gu, osatzen dugu–". Gazte antolakunde anitz eta zabala izan nahi du Zukguak.
Baina ez hori bakarrik: "Kolektibo garen heinean, gazte modura kezka, arazo eta bizi ikuspegi propio bat dugulako, prozesua bera geuretzat ere aberasgarria izango da, gozatu, ikasi, landu, eztabaidatu, partekatu... denetik egingo dugulako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak