Kronika osoa eta protagonistei elkarrizketa, asteleheneko Goiena paperean.
Bergara Txintxerpe baino gehiago izan arren hiru puntuek alde egin dute gaur Agorrosindik. Etxekoenak izan dira partiduko aukera garbienak baina ez dira batere fin ibili ate aurrean, eta jakina da futbolean barkatzen duenak ordaindu egiten duela gero. Trintxerpeko atzelarien huts egite bat aprobetxatu du Imanol Cabanillas kapitainak markagailuan 1-0ekoa jartzeko, baina atsedenaldira heldu aurretik berdindu dute lehia kanpokoek. Bigarren zatian ere Bergara nagusi izan da, baina 78. minutuan jokaldi isolatu baten gola sartu dute kanpokoek. Gero, mahoneroen erreakziorik ez da heldu, buruarekin baino bihotzarekin aritu dira. Min egiten duen porrota 'Neka'-ren mutilendako.
Kronika osoa eta protagonistei elkarrizketa, asteleheneko Goiena paperean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.