Arteak Bergaran zeresan handia ematen duela ezin ukatu eta, beraz, ez da harritzekoa izan deialdiaren arrakasta. Donostia, Bilbo eta Euskal Herriko beste hainbat tokitatik etorri dira marrazkilariak eta goiz osoa eman dute Bergarako txoko ederrenak marrazten.
Ibilbidea, badaezpada
Antolatzaileek ibilbide bat markatu dute baina ez dago zertan bete behar: "Erabat askea da, edozein leku har daiteke. Hala ere, badaezpada ibilbide bat markatu dugu kanpokoek Bergarako txoko eder batzuk ezagut ditzaten", adierazi du Pili Azkarate Beart elkarteko kideak.
Alde zaharreko artelanei bisita
Egun osorako plana dute, izan ere, guztiek batera bazkalduko dute eta 18:00ak aldera alde zaharreko lokaletan jarritako artelanen erakusketa bisitatuko dute, artelan horietako batzuen egileak bertan daudela. Horien artean izango dira, besteak beste, Antton Arrillaga, Maite Azkargorta, Mari Paz Alustiza, Ramon Aranzabal eta Rikardo Azkargorta. Azkenik, talde argazkia aterako dute San Martin Agirre plazan, 19:00etan.
Parte hartzaileak:
- Iñaki Ibarzabal
- Ramon Aranzabal
- Antton Arrillaga
- Maite Azkargorta
- Ricardo Azkargorta
- M. Paz Alustiza
- Irune Azkarate
- Mikel Quintana
- Alberto Odriozola
- Ramon Lejardi
- Matilde Sainz
- M. Cruz Andueza
- Jesus Montejo
- Kute Erdabide
- M. Carmen Laskurain
- Maïtena Arana
- Iñaki Badiola
- Matias Gawinski
- Esteban Arribas
- Kontxi Prat
- Itizar Murgizu
- Javier Lazkano
- Anton Ezenarro
- Pili Azkarate