Euriak zalantzatienak etxean gerarazi baditu ere jende nahikoa ibili da gaur Elosuko ferian. Ia 200 abelburu izan dituzte eraksketan, aurreko urteetan baino zertxobait gutxiago, bertako abeltzainek azaldu dutenez baina ganadu ona egon dela diote adituek. Giroa, baina aterpeko epeletan egon da, batez ere, pilotaleku estalian goiz osoan zehar egon den erromerian. Aurten, gainera, ekimen berezi bat izan dute Elosua. Nafarroako zuztarren bila, Nabarraldek gidatuta eta zanpantzarren laguntzarekin, Elosuko hilerriaren ostean dagoen Iriaun nafar gazteluaren aztarnetara txangoa egin dute. Orain 17:00etan zaldi erakustaldia egongo da eta ostean erromeriarekin jarraituko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.