EH Bilduk posta bidezko botoa tramitatuko du gaur ere

Leire Kortabarria 2012ko urriaren 11

Bergaran daukaten bulegoak zabalik segitzen du, eta gaur da tramitea hasteko azken eguna. Barrenkalean dago egoitza, 16. zenbakian, lehen Argazki denda zegoen lekuan. Oraindik bertara joan ahal izango dute posta bidezko botoa tramitatu dutenak, tramiteak jarraitzeko. Bulegoaren ordutegia hau da: lanegunetan, 10:30etik 12:30era eta 18:00etatik 20:00etara, eta zapatuetan, 10:00etatik 13:00etara. Arduradunek diotenez, "mordoxka bat jende" atenditu dute zabalik egon den hiru asteetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak