Emakumezkoak protagonista Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloan

Peru Arregi 2012ko urriaren 11

Organo Erromantikoaren Nazioarteko zikloak indartsu eta arrakastaz eman dio hasiera Bergaran. Bigarren emanaldia zapatuan, hilaren 13an izango da, 20:00etan parrokian.

Hiru emakumezko zapatuko emanaldiaren protagonista nagusiak: Ana Belen Gartzia organista, Ana Salaberria sopranoa eta Ainhoa Zubillaga mezzoa.

Ana Salaberria

Donostiako Orfeoiko soprano solista gisa dabil egun Ana Salaberria. goi mailako ikasketak egin zituen Donostiako Kontserbatorioan. Izen handiko irakasleekin egin ditu ikastaroak; besteak beste, hauek izan ditu irakasle: Edurne Aguerri, Feliz Lavilla, Enriqueta Tarres eta Ileana Cotrubas. Gaur egun, errepertorioa lantzen ari da Tony Madiganekin

Egitaraua

Milango Mario Duella organistaren txanda izango da hilaren 20an. Aritzeta eta Etxarri abesbatzak aldiz, Aitor Olea organo-jotzailearen laguntzarekin urriaren 27an izango dira Santa Marinan. Egun berean, baina goizeko hamaiketan Bergarako eta Azpeitiko J Barrenetxea musika eskoletako organo ikasleen zuzenekoaz gozatzeko aukera egongo da Santa Marina parrokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak