Ikastaroak bi egitarau izango ditu: bata 0 eta 2 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako, eta bestea 2 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako. Urtarrilaren 17tik martxoaren 21era izango da talde bakoitza mugatua izango da, gehienez 20 kide.
Egitarau bakoitzak, 90 ordu on-line izango ditu, baina bi saio aurrez-aurrekoak izango dira: bat formazioaren hasieran eta bestea bukaeran. Ordu eta erdikoa bakoitza. Euskaraz zein gaztelaniaz egin daiteke eta doan izango da. Ikastaroa eskainiko dute Etxadiko psikologiako profesionalek EHUko irakasleen laguntzarekin.
Ikastaroaren helburuak
- 0 eta 2 eta 2 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoak hazkuntza gaietan trebatzea on-line metodologia erabilita
- Haur hezkuntzaren inguruko gai praktikoetan trebatzea
- Familiak, eguneroko heziketan, ohiko baliabideez hornitzea
- Garapen-arlo desberdinei aurre hartzeko eta hauek indartzeko beharrezkoak diren estrategia praktikoak aurreratzea.