Jabi Ibarra, Antonio Verguizas, Ibon Bilbao, Jorge Garin eta Anaje Urzelaik (azken hori osintxuarra) eta Joseba Sagarnak (debarra) korritu zuten maratoia. 2:59:30 denbora egin zuen Jabi Ibarrak; 3:52:28, Ibon Bilbaok; eta 4:06:50, Antonio Verguizas, ,Joseba Sagarna eta Jorge Garinek (hirurek berdin). (Anaje Urzelaik beste lasterketa batean esku hartu zuen, 30 kilometrokoan, eta egindako denboraren berririk ez daukagu).
4.200 lagunek esku hartu zuten maratoian. Nahiko popularra da, baina ez dago diru askorik eta horregatik ez dira joaten afrikarrak, besteak beste.

Jabi Ibarra, zubia zeharkatzen.
Nazioarteko hirugarren maratoia
Bergara aldeko taldetxoak korritu duen nazioarteko 3. maratoia izan da Budapestekoa, Amsterdan eta Berlingoen atzetik. Budapestera egindako bidaian, bost egun eman dituzte, eta korrika egiteko ez ezik turismo apur bat egiteko ere aprobetxatu dute. Handik itzuli berri, datorren urtean nora bidaiatu pentsatzen hastekotan daude.

Joseba Sagarna, helmuga gurutzatu berri, ikurrina soinean duela.