Espainiako Gerrako obusa aurkitu dute Bergaran

Arritxu Barruso 2012ko urriaren 10a

Bergarako Udaltzaingoak herritan baten abisua jaso du gaur 09:00ak aldera San Martzial auzoaren inguruetan obus bat aurkitu duela esanez. Bertaratu ondoren, ingurua ziurtatu du udaltzaingoak eta SOS Deiak-i abisua eman dio. Lehergailuetan aditu taldea bertaratu da eta, barruko lehergaia egoera onean zegoela konprobatu ostean, 12:00ak aldera, inguruko zelai batean leherrarazi egin dute 35x7 zentimetroko tamainako obusa. Leherketak ez du inongo kalterik eragin.

Obusa Espainiako Gerra garaikoa zen eta, adituek uste dutenez, inguru horretan oraindik aurkitu gabeko obus asko egon daitezke. Horrelakorik aurkituz gero ez ukitzeko eta, zuzenean, segurtasun indarrei deitzeko aholkatzen diete herritarrei. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak