Bergarako Idazle Eskolako graduondokoaren 10. urteurrena

Goiatz Arana Begiristain 2012ko urriaren 9a

Urtemuga ospatzeko, ekintza ezberdinak burutuko dituzte: hainbat ikaslek egindako saiakera akademikoak oinarri hartuta, lan horiek saiakera dibulgatzaile eta literario bihurtzeko bidea egingo dute, eta Idazle Eskolatik ateratako idazle berrietako batzuei eskainiko zaizkie 'Idazleak Iralurle' mintegietako saioak. Lehena azaroaren 10ean izango da, Bergaran, eta bertan, Jerardo Elortzaren eskutik, Bergara literaturan eta Telesforo Monzonen lanen talde-irakurketa burutuko da. Ikasle ohiek eta nahi duen orok parte hartu ahal izango du bertan.

Idazle Eskolan euskal idazleak dira irakasleak. Urtez urte, molde askotako euskal idazleak aritu dira, besteak beste: Andu Lertxundi, Edorta Jimenez, Pako Aristi, Harkaitz Cano, Aizpea Goenaga, Iñaki Zubeldia, Fito Rodriguez, Tere Irastortza, Paulo Iztueta, Itziar Gomez, Jerardo Elortza, Xabi Lopez, Miren Agur Meabe eta Juan Kruz Igerabide.

Baina eskolak emate hutsaz harantzago doa idazleen zeregina, besteak beste, ihardun batetik bestera bidalitako ariketetan eta lanetan oinarritutako eskola-metodologiaz gain, ikasleek eurek bigarren ikasturtea amaitu aurretik burutu behar duten lan pertsonaleko tutore ere baitira. Modu horretan, ikasleek, une oro,"tutore" edo kalitatezko irakurle baten iritzia jasotzen dute.

Amaierarako hainbat idazle-gaik libururen bat edo hainbat artikulu argitaratu ditu eta, alde horretatik, soziologikoki, idazle bihurtzen da –horren frogetako bat da horietako asko EIEren bazkide bihurtzen dela. Denak ez dira ezagun egiten berehala liburua argitaratzen dutelako, baina Idazle Eskolan aritutako ikasleen artean liburua argitaratu dutenen uzta handia da. 2009 eta 2010eko uztako batzuk aipatzearren: Karmele Igartua Bengoa, Maribel Aiertza, Juan Luis Mugertza, Mikel Agirregomezkorta, Leire Zubeldia, Patxi Lopez de Tejada, Xabi Lopez, Ione Gorostartzu, Yoseba Peña… 

Ekimenez betetako gradu-ondokoa

  • www.idazten.com
  • Luma Berrien eleak aldizkaria
  • Ilunabar literarioak
  • Ikasle ohiekin burutzen diren mintegiak
  • Karmele Igartua Sorkuntza Beka, Aretxabaletako Udalaren laguntzaz (irabazleak EGAN aldizkarian argitaratzen ditu bere lanak)
  • Moduluak: Gradu-ondokoa osorik egin beharrean, hainbat modulutan matrikulatzea da beste aukera bat (bergararrek Bergarako udalaren laguntza jasotzen dute)

Matrikula epea zabalik 

Bergarako UNEDek eskaintzen du gradu-ondokoaren tutela akademikoa eta Hezkuntza Sailak homologatzen du. Aurten , 10. ikasturtean, 1. mailako ikasleei 1. eta 2. mailako ikasgai presentzialak urte bakarrean burutzeko aukera eskainiko zaie. Gradu-ondoko Eskolak Bergaran izaten dira larunbatetan, 9:30etik 13:40era. Matrikula epea zabalik dago.

Informazio gehiago : www.idazten.com edo http://ieskola.asmoz.org

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak