Lona taldearen "Sialuk Hartz txikiaren bidaia" ikusgai

Laida Beristain 2012ko urriaren 8a

En la lona antzerki taldea 1997. urtean sortu zuten Paula Alfierik eta Andres Fesnok Buenos Airesen, Argentinan. 2000. urteaz geroztik ordea Euskal Herrian bizi dira.

Talde honen ikuskizunetan zirku-teknikak, antzerkia, txotxongiloak, pailazoak eta maskarak konbinatzen dira. Teknika horiek beraien prestakuntzen zehar gehitzen joan dira. Horretaz gain, 1995. urteaz geroztik, zirku-teknikak ere irakasten dituzte. Hasieran Argentinan ibili ziren baina gaur egun penintsulan dihardute zirku-teknikak irakasten.

Urriaren 13an Bergaran, Zabalotegi aretoan, talde honen "Sialuk hartz txikiaren bidaia" antzerkia egongo da ikusgai arratsaldeko seietan. Sarrera 4 euro ordaindu beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak