Bergaran 'Auzoko' egitasmoa berriro ere martxan

Laida Beristain 2012ko urriaren 8a

Aurten hirugarren aldiz jarri dute martxan 'Auzoko' egitasmoa. Helburua da euskaratik urrun bizi diren auzokideak eta euskaraz bizi diren auzotarrak elkarrekin harremanetan jarri eta, euskara tresnatzat hartuz, elkar ezagutu eta harremana sortzea.

Bergarako hizkuntza eta kultura aniztasuna handia denez, antolatzaileen proposamena da denon artean komunikatzeko euskara erabiltzea. Hizkuntza eta kultura ezberdinak aberasten gaituzten ondareak direla diote eta dagokien garrantzia ematen dietela.

Bilerak ostiraletan izango dira Bergarako Kultur Etxean, 18:00etan. Helburua izango da batak bestearengandik ikastea eta dinamikak izango dira: jolasa, teoria, antzerkitxoak eta umorea.

Horretaz gain, ekintza osagarriak ere egingo dira: mendira edo basora txangoak, herriko jaietan jai giroan nahastea, gaztetxean ikastaroak, afariak...

Parte hartzeko eskatzen diren baldintza bakarrak dira gogoa eta astean behin ordubeteko konpromisoa. Egitasmoan parte hartzeko interesa dutenek Bergarako Jardun euskara elkartearekin jarri behar dute harremanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak