Gerra osteko ausardia
Garai gogorrak bizi ostean, gerra ostean zabaldu zuten, orain 73 urte, Zubikua jantzi-denda. "Nire amak eta izebak ireki zuten denda, Amillaga auzoko Zubikua baserritik kalera jaitsita. Oso argiak ziren. Jertseak egiten hasi ziren eta ondoren mertzeria bat ireki zuten, pixkanaka zabalduz eta herritarren laguntzari esker aurrera eginez".
"Denetik saltzen genuen, hariak, bularretakoak, barruko gonak, alkandorak… herriko denda txiki polit bat zen". Muruamendiaratzek hiru belaunaldi, hiru lan egiteko modu ezagutu ditu: "Jendeak eskatzen duena asko aldatu da. Orain, erosotasuna bilatzen dute. Saltzaileak kontaktu zuzena izan behar du bezeroarekin, eta herri baten gehiago. Ezagutzen duzu nola bizi diren, ze behar duten.Hori esperientziak ematen du".Anekdotak, baina, denda barruan geratuko direla esan digu.
Errelebua
Gogotsu ekin diote etapa berriari Kristina eta Edurnek. "Arantzak bidea erraz utzi digu. Jendearen babesa ere jaso dugu eta oso pozik gaude", dio Kristinak. Gogotsu ekin diote etapa berriari Kristinak eta Edurnek. "Arantzak bidea erraz utzi digu, maisu oso ona izan da. Jendearen babesa ere jaso dugu; oso pozik gaude", dio Kristinak. Ia 30 urte daramatzate biak Arantzarekin lanean eta ikasitakoa eta esperientzia lagungarriak direla aurrera egiteko azaldu digute. "Ziurtasuna dugu, eta hori garrantzitsua da".
"Orain ardura gehiago ditugu, ez da saltzea bakarrik; atzean daudenak eta ikusten ez direnen ardurak ditugu", dio Edurnek.Hirurek eskertu gura izan dute urteetako herritarren babesa.