Egubakoitzean izan zen Jardunek antolatutako jolasleku ibiltariaren bigarren saioa. Hiru saio antolatu ditu guztira; lehenengoa irailaren 28an izan zen Matxiategin eta egubakoitzean izan zen bigarrena. Espoloian egin zuten hori eta 16:30etik 18:30era, 3 eta 12 urteko neska-mutiko mordoa elkartu ziren bertan. Asmoa, arratsalde pasa ederra egitea, lagunekin eta jolasean, eta beti ere euskaraz. Eta lortu zuten, gainera. Besteak beste, jolastu zuten zapiaren jokoan, soka-saltoan ere aritu ziren eta uztaiekin ere ibili ziren.
Urriaren 19an, Iralan
Hirugarren eta azken saioa hilaren 19an izango da, Irala kalean. Hori 17:00etatik 19:00etara izango da eta, besteetan bezala, euskaraz jolasteko aukera egongo da.