Berriz ere, Zabalotegi gainezka

Miren Arregi Amasorrain 2012ko urriaren 8a

Zalantza barik, Bergarako gaztetxoek primeran pasatzen dute Zabalotegin egiten diren DJ saioetan. Beti egon ohi da aretoa lepo beteta eta gaztetxoek dantzan eta kantuan gogoz egiten dute saio horietan. Zapatuan egin zuten azkena Zabalotegin, eta hori ere arrakasta hutsa izan zen. Bereziki 12 eta 14 urte bitarteko gaztetxoendako saioak izaten dira, eta horiek ez dute hutsik egiten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak