2012-2013 denboraldiari hasiera eman zitzaion atzo Osintxun egindako txapelketarekin. Dena dela, hori ez zen izan lehiaketaren helburu bakarra. Osintxu girotu eta zerbait ezberdina egitea nahi izan zen: "Osintxuarrek egin dute hau guztia posible eta pozik gaude horregatik", adierazi zigun Kuxi-k. Eta baita lortu ere. Piraguek, piraguistek eta horien lagun eta familiartekoek Osintxu bete egin zuten eta eguerdian, sari banaketan, herriko plazan giro ederra sortu zen.