Bergarako Erreal Zaleen lagunarteak egoitza berria izendatu zuen atzo

Jagoba Domingo 2012ko urriaren 5a

Atzo arratsaldean, Bergarako Erreal Zaleek, Matxiategi auzoko Aralar taberna izendatu zuten egoitza berri bezala eta horrez gain, Angel Bideluze eta Aitor Muruamendiarazi omenaldi txiki bat egin zieten.

Atzo arratsaldeko 19:00tan, Bergarako Erreal Zaleen lagunartekoak, Matxiategi auzoko Aralar taberna izendatu zuten partiduak ikusi eta Erreala animatzeko egoitza berri bezala. Bi denboraldi Agorrosingo tabernan egon ondoren, egoitzaz aldatu zuten atzo, Agorrosingo taberna itxi egin zuten eta.

Lagunarteko bazkide guztiei gonbidapena luzatu zieten, ekitaldi polit bat egiteko asmoz. Inaugurazioaz gain, Angel Bideluze eta Aitor Muruamendiaraz-eri, omenalditxo bat egin zieten. Plaka bana banatu zieten, lehenengoa Aitor Muruamendiaraz, Agorrosingo egoitza zaharreko langileari; eta bestea, Angel Bidaluze, lagunarteko lehengo kide izandakoaren senitartekoei.

Plakak banatu ondoren, Aralar taberna kanpoan, errealaren bandera jarri eta luntx txikitxo bat eskaini zieten bertara hurreratu ziren denoi.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak