San Joxepe Bergarako erretiratuen elkarteak urriaren 15ean emango dio hasiera bere hamabostaldiari. Egitarauan hainbat ekitaldi izango dira. Alde batetik, Jakiunde Akademiako Lehendakaria, Jesus M. Ugalde zientzialari bergararrak, hitzaldia emango du urriaren 16an, Nor gara gu, zer gara gu... izarren hautsa gara gu izenburuarekin. Urriaren 18an, berriz, Guillermo Roa irrati esatariak, hegazkinek hegan nola egiten duten azalduko du Amatxo hegan egin nahi dut izeneko hitzaldian.
Bestalde, bestelako aktibitate ugari egingo dira, hauen artean, Elizondo eta Getariarako txangoak, antzerki eskolak, umeen lehiaketak eta erakusketak.