Europatik 2012rako egin diren deialdien barruan, Miguel Altunak lau proiektutan hartuko du parte. Hain justu ere, Femforging izeneko proiektuaren sustatzailea da, hau da, hotzeko eta beroko estanpazioaren simulazioa lantzeko proiektua. Bestetik, Know-Tech 3D delako proiektuan ere hartzen du parte. Transferentziarako proiektua da, hotzeko estanpazioan aplikatutako 3D simulazio teknologian egindako ikerkuntzen emaitzetara zuzendua. eBridge 2 proiektuan ere badihardute. Europako hizkuntzak lantzeko mugikortasunerako proiektua da; eta EnTraiMo proiektuan ere ari dira, talde lana eta esperientzia bultzatzera zuzendutako ikasle eta irakasleen mugikortasunerako proiektua, hain zuzen.
Txandakako formakuntza
Bestalde, martxan da HEZIBI programa Bergarako Miguel Altunan. Programa horren bidez heziketa zikloetan bigarren mailan ari diren ikasleek ikasi eta lana egiteko aukera izango dute azarotik aurrera, urtebeteko kontratuarekin. Danobat Koop. Elkarteak luzatutako gonbidapenari esker, irailean Alemaniako hezkuntza sisteman metodologia hori nola lantzen duten ikusteko aukera izan zuten zenbait irakaslek.