Bergaran egingo den Sketchcrawl-ak herriko parke eta lorategiak izango ditu gai nagusi bezala. Honela, topaketara hurbiltzen direnek gai honen inguruan egin beharko dituzte beren marrazkiak.
Bergarako Udalak lorategiak hobeto baloratzeko informazioa banatuko du marrazkilarien artean.
Ibilbidea eta ordutegia:
10:30 Udaletxeko arkupetan, San Martin Agirre plaza
11:00 Errekalde jauregia ("Goiko kondia")
12:30 Errotalde jauregia ("Beheko kondia")
14:15 Santa Marina eliza
14:30 Bazkaria Sirimiri jatetxean (eguneko menua 12,90 euro. Tokia erreserbatzeko bidali mezua beartelkartea@gmail.com helbidera)
18:00 Alde zaharreko lokaletan jarritako artelanen erakusketaren ibilbidea, gurekin egongo diren zenbait egilez lagunduta: Antton Arrillaga, Maite Azkargorta, M. Paz Alustiza, Ramon Aranzabal, Ricardo Azkargorta, ...
19:00 Talde argazkia San Martin Agirre plazan.