Urriaren 22ra arte, eta astelehenetik egubakoitzera bitartean, hauek dira eten diren zerbitzuak:
- 13:55eko autobusa, Ibarrako biribilgunetik irten eta Amillagako biribilgunera doana. Zerbitzua 14:20an hasiko da berriz Amillagako biribilgunetik.
- 16:05eko autobusa, Amillagako biribilgunetik irten eta Ibarrako biribilgunera doana. Zerbitzua 16:30an hasiko da berriz Ibarrako biribilgunetik.
Ordu horietan Angiozarko eskolako haurrak igerilekura eramango ditu Herribusak. Bergarako Udalak, beste aukera batzuekin alderatuta eta bi zerbitzu hauek izaten duten eskaera txikia ikusita hartu du erabaki hori.
Urriaren 23tik aurrera normaltasunez arituko da Herribusa.