Bergarako San Migel-pe elkartean San Migel eguna ospatu zuten joan zen zapatuan, elkarteko kideen afari batekin. 35 lagun batu ziren mahaiaren bueltan eta kontatu digutenez, menu ederrarekin gozatu ahal izan zuten bertaratuek, giro ederrean. Eta urtero bezala, elkarteko kide bat omendu zuten, aurten Joxe Mari Agirre. Eskuko erloju bat oparitu zioten bazkideek. Elkarteko presidente Xabier Plazaolak eman zion oparia Joxe Mariri.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.