Blanca Narbaiza: "Gobernu abertzale eta euskalduna, herriari esperantza emango diona edukitzea dago jokoan"

Julen Iriondo 2012ko urriaren 2a

Blanca Narbaiza (Bergara, 1956) irakasle da Aranzadi ikastolan. Badu interesa datozen hauteskundeenganakoa, kezkagarri jotzen du egungo egoera eta argi dauka zer eskatu lehendakari izango denari.

Interesatzen zaizu politika?

Euskal herritarra naizen neurrian, bai.

Eta Legebiltzarrerako hauteskundeak?

Bai, jakina.

Zer iruditzen zaizu aurreratu izana?

Zer edo zer egin beharra zegoen

Bereziak izango dira?

Horixe baietz, oso arduratuta gaude batzuk egoera honekin, eta beste hainbat, berriz, ilusioa galduta, eta ez dute arrazoirik falta.

Zer dago jokoan, zure ustez?

Gobernu abertzale eta euskalduna, herriari esperantza emango diona, nahiz eta egoera dagoen moduan egon.

Botoa emateko asmorik bai?

Bai.

Baiezko kasuan: kanpainak baldintzatu dezake zure botoa?

Ez.

Ongi deritzozu hauteskunde ostean paktuak egiteari?

Ez.

Zeinen artean uste duzu egingo dituztela?

Betiko moduan, espainolekin.

Nork uste duzu irabaziko dituela hauteskundeak?

Nik entzun dudanez EAJ eta Bildu oso parekatuta irtengo dira.

Eta nor izango dela lehendakari?

Egon daitekeen nahastearekin, auskalo!

Zer eskatuko zenioke lehendakari berriari?

Lanerako gogoa, ilusioa, irudimena, eta niri parean tokatzen zaidanez, hezkuntza aintzat hartzea eta guztian asmatzea.

Orain arte izan ditugun lehendakarien artetik gehien gustatzen zaizuna?

Karlos Garaikoetxea.

Zergatik?

Garai hartan ausarta izan zen, eta koherentea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak