Bergarako Aranzadi Ikastolak Ikastola Eguna ospatu zuen zapatuan. Egun ederra igaro zuten ikasle, irakasle eta gurasoek, eguraldiak lagundu ez bazuen ere. Izan ere, goizean, bertan behera geratu zen San Martzialeko mendi ibilaldia, 1991ko Kilometroetan egin zen bide berekoa. Osterantzean, dena atera zen ondo. Goiz partean, txikienendako eskulan tailerra egon zen Udal Pilotalekuan eta salda eta txorizoa banatu zen bertaratutakoen artean. Bazkaria etorri zen ondoren eta bazkal ostean, jolasak: zaku-karrerak, sokatira…, eta guztia musikaren laguntzarekin. Iluntzera arte luzatu zen jaia, futboleko derbira arte; zale txuri-urdinak pozik, irribarrea ahoan, lotaratu ziren.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.