Angiozarren San Migel jaiak ospatzen dabiltza. Atzo, egubakoitza, umeen danborradarekin eta gauen pilota partiduekin hasi zituzten jaiak. Gaur eguerdian berriz, auzotarrek bapo bazkaldu dute. Sardina-jana egin zuten eta pilotalekuan bete egin zen. Bazkariarekin hasitako festa seguruenik goizeko ordu txikietara arte luzatu zen; DJ Oihan auzotarrak girotuko du urtero moduan gaua. Bihar, domeka, San Migelen zeruratzearekin amaituko dituzte jaiak, baina oraindik ordu asko gelditzen dira parrandarako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.