Natxo, Angel eta Mariaren gorabeherek makina bat barre algara eragin zituzten Zabalotegin. Ez da gutxiagorako. Hirurak lagun minak dira, unibertsitate garaitik. Angel eta Maria bikotea dira, baina Mariak abentura bat izan du Natxorekin. Hil arte bizi antzezlanak komediatik asko izan arren tragediatik ere edaten du. Mariak minbizia dauka eta bi hilabete besterik ez zaizkio gelditzen. Orduan sortzen dira zalantzak eta hausnarketak.
Notizia izugarri horren bueltan baina, sekulako nahasmena sortuko da. Mariak Angeli esango dio Natxok duela minbizia, biak adiskidetu daitezen.
Barre algara eta momentu hunkigarri artean, aspertzeko aukerarik ez zen izan zen egubakoitzean. Ikusle guztiek irribarre atsegin batekin utzi zuten Zabalotegi aretoan.
Antzezlana amaitzerakoan txalo zaparrada izugarria izan zen eta hiru aktoreak behin baino gehiagotan irten behar izan ziren agertokira ikusleen txaloei erantzutera. Aktoreen irribarrea ikusita esan daiteke pozik gelditu ziren Bergaran lortutako erantzunarekin.