Uliazpiren hamargarren urteurrena ospatzeko egun osoko festa

Arritxu Barruso 2012ko irailaren 29a

Egun oso berezia da gaurkoa Uliazpik Bergaran duen Zubillaga doktorea zentroan. Erabiltzaile, guraso eta langileekin zentroa gaur bete beteta egon da goizean. 12:00etan hitzordua zuten urteurreneko ospakizunak hasteko. Zentroko erabiltzaileek egindako bideo bat ipini dute ekitaldia hasteko eta barre eta malkoak egon dira. Barreak erabiltzaileak dantzan eta ederki pasatzen ikusi dituztelako gurasoek, eta malkoak bideoan guraso eta lagunei eskerrak ematen zizkietelako erabiltzaileek. Ondoren kantuan egin dute musikoterapiako saioetan egiten duten bezalaxe. Paul Zubillaga doktorea bertan izan da.

Argazki erakusketa

Zubillaga doktorearen zentroko erabiltzaileek bideoan bakarrik ez, argazkietan ere ikusi ahal izan dute bere burua. Bergarako Udaleko Kultura Sailarekin batera Zu bezalakoa naiz izeneko argazki erakusketa egin dute Uliazpin arreta jasotzen duten pertsonak ezagutzera emateko helburuarekin. Urriaren 3tik 21era osoko bilkuren aretoan egongo dira ikusgai argazkiak, baina aurretik, gaur zentroan ipini dituzte guztiek ikus zitzaten.

80 lagun Tartufon

Goizeko ekintzen ostean Tartufon bazkalduko dute guztien; 80 lagun inguru elkartuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak