19:30ean, ohiko patata tortilla lehiaketa egingo da eta gauean auzoko afaria, norberak eramandakoarekin. Gauean, berriz, 22:00etan, VI. Angiozar Hiria Torneoko finalak jokatuko dira eta 23:00etan, erromeria egongo da.
Zapatuan, DJ Oihanen alaituko du gaua
Bihar, zapatua, 11:00etan meza nagusia egongo da eta bertan San Joxepe abesbatzako kideek abestuko dute. 13:00etan, buruhandiak egongo dira txikienendako eta 14:30ean, sardina jana herrikoia egongo da. Horren ondoren jolasak egongo dira 17:30etik aurrera.
19:30ean, briska txapelketa jokatuko da Pagomendi elkartean. Gainera, bokatak eskuratzeko aukera eskainiko du, 22:00etan egongo den argi-jaiarekin lasai jarraitu ahal izateko. Horren ondoren, DJ Oihanek jarriko du musika.
Domekan goiangerua zeruratuko dute
Domekako egitaraua 11:00etan hasiko da mezarekin, eta ondoren, Angiozarko trikitilariek diana joko dute. 16:00etan, puzgarriak egongo dira, 17:00etan mus txapelketa eta 19:00etan, txokolatada. Jaiei amaiera emateko. San Migel goiangerua zeruratuko dute urtero bezala. 20:00etan izango da hori, plazan.