Aitziber Galdosen eta Eneko Eizagirren postala saritu dute

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko irailaren 27a

Bi gazteek Balitik bidalitako Balikleta izeneko postalarekin irabazi dute Jardunek lehenengoz antolatutako Udako Postal Lehiaketa.

Euskal Herritik eta kanpotik mota eta estilo guztietako postalak jaso dituzte antolatzaileek eta eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten guztiei.

Lehenengo edizioko irabazleak Aitziber Galdos eta Eneko Eizagirre izan dira Balitik bidalitako Balikleta izeneko postalarekin. Epaimahaiak, batik bat, postal horren orijinaltasuna baloratu du. Bikoteak, bidaiaren berri Habanera doinuaz idatzitako bertso batean ematen dute.

Dagoeneko saria ere jaso dute, irudian ikus daitekeen argazki kamera digitala, hain justu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak