Opor luzeen ostean gogotsu datoz Jarduneko kideak eta asteburuko aisialdi eskaintza, Txapligu, ekintza desberdin eta ugarik osatuko dute.
8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago eta ekainera bitartean, zapatu eta domeketan, arratsaldeko 17:00etatik-20:00etara eskainiko dute, Zubietako eskola zaharrean. Ikasturtean zehar irteerak egingo dira eta urteko kuota 42€koa izango da; Jarduneko bazkideek, berriz, 37€ ordaindu beharo dute.
Urriaren 6 eta 7ko asteburuan eta 13 eta 14koan ate irekiak egingo dituzte. Interesa izanez gero, gerturatu Jarduneko bulegora (Kultur Etxea) edo 943 76 36 61 telefonora deitu.