Aitziber Galdos eta Eneko Eizagirre irabazle Jardunen postal lehiaketan

Usoa Agirre 2012ko irailaren 25a

Jardun euskara elkarteak lehen aldiz udako postal lehiaketa antolatu du. Lehiaketaren helburu nagusia izan da komunikazio informal eta idatzietan euskara erabiltzea. Euskal Herritik eta kanpotik mota eta estilo guztietako postalak jaso dituzte eta eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartu duten guztiei. Lehenego edizio honetako irabazleak Aitziber Galdos eta Eneko Eizagirre izan dira Balitik bidalitako Balikleta izeneko postalarekin.

Epaimahaiak batik bat postal honen orijinaltasuna baloratu du. Bidaiaren berri Habanera doinuaz idatzitako bertso batean eman dute.

Jaso duten saria argazki kamera digital bat izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak