Erreziboen ordainketa banketxeren baten helbideratuta duten zergadunei, banketxe beraren bidez bidali eta kobratuko zaie.
Erreziboak helbideratu gabe dituzten zergadunek, berriz, ondorengo egunetan beren etxean jasoko dute ordainketa egiteko beharko duten agiria. Agiri horrekin edozein banketxe edo Udal bulegoetatik pasa daiteke ordainketa egiteko.
Agiri hori urriaren 31 baino lehen jasotzen ez bada edo azalpenen baten beharra izanez gero, Kontuhartzailetzako bulegoetatik pasa zaitezkete.