Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Udal euskaltegiak bertako euskara lantzeko ikastaroak antolatu dituzte Jardunekin elkarlanean. Ikastaroek bi helburu nagusi dituzte: alde batetik, guraso, zaintzaile, begirale, entrenatzaile, eta abarri euren hizkuntza-akatsak zuzentzen laguntzea eta bestetik, umeen akatsak zuzentzeko nagusiek erabil ditzaketen estrategia eta lagungarriak eskaintzea.
Ikastaroak azaro-abenduan emango dira eta 10 orduko iraupena izango dute, 2 orduko 5 saiotan banatuta. Aurretik ere, halako ikastaroak egin izan direnez, oraingoan hasierako edota jarraipeneko ikastaroa egin ahal izango da, beti ere, gutxienez, 8 laguneko taldeak osatzen badira.
Urriaren 5a baino lehen eman behar da izena, Udal euskaltegira deituta (943-764453). Ikastaroan parte hartzeko matrikula 10 euro ordainduko da.
Informazio gehiago eta izena emateko txartela lotura honetan eskura daitezke: http://www.bergara.net/News/1348478240.