Etorkinendako eskaintza berezia dauka Udal euskaltegiak

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko irailaren 24a

Euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu dute Udalak eta Udal euskaltegiak, HABErekin elkarlanean. Ikastaro honetan Euskal Herrira etorri berriei egokitutako metodologia eta materiala erabiliko dute.

Ikastaroaren zehaztasunak hauek dira:

  • 60 orduko harrera ikastaroa Bergarako Udal euskaltegian.
  • 16 urtetik gorakoentzako ikastaroa izango da.
  • Astean 4 ordu, 2 egunetan banatuta: astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun.
  • Egunak eta orduak aukeran laga dituzte oraingoz. Ikasleek zein komeni zaien adierazi beharko dute
  • eskaria egiteko orrian. Hala, eskariak jaso ondoren erabakiko dute zein egun eta ordutan izango diren klaseak eta
  • horren berri emango zaie interesa agertu duten guztiei.
  • Izena emateko epea: 2012ko urriaren 3a arte.
  • Ikastaroaren hasiera: 2012ko urriaren 8-9a.
  • Prezioa: 10 euro. Behin ikastaroa amaituta, itzuli egingo da kopuru hori, ikasleak gutxienez %
  • 85eko asistentzia izaten badu.
  • Izena emateko tokiak (bertara joanda edo telefonoz): Udal euskaltegia. Barrenkalea, 33 (Irizar jauregia). Telefonoa: 943 76 44 53

Euskaltegiko ordezkarien ustez, aukera egokia da euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko; hortaz, izena ematera animatzen dituzte etorkinak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak