Ikasturte berrirako eskaintza kaleratu du Jardunek

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko irailaren 21a

Eskaintza zabala da eta ikasturte osoko ekintzak zein aldi baterakoak antolatu ditu. Izenematea dagoeneko zabalik dago, kultura etxean duten bulegoan zein 943 76 36 61 zenbakian.

Hemen Jardunen eskaintza:

Ikasturte osoko ekintzak:

  • Asteburuko aisialdia: LH 3,4,5 eta 6.mailakoentzat. Larunbat eta igandetan 17:00etatik 20:00etara. Jolasak, eskulanak, irteerak… Ikasturteko kuota 42€ (bazkideek 37€)
  • Betso eskola: astearteetan 17:30etatik 18:30etara. Doan.
  • Dantza eskola: Haurrentzat, astean ordubeteko saioa. Hileko kuota 12€. Helduentzat, Herrixa dantzan plaza dantzen ikastaroa. Maila guztiak. Astean ordu eta erdiko saioa. Hileko kuota 17€ (bazkideek 15€).
  • Antzerki eskola: Haurrentzat astean ordubeteko antzerki saioa. Hileko kuota 12€

Beste ekintza batzuk:

Aisialdia:

  • Jolasleku ibiltaria: Udaberri eta udazkenean ostiral arratsaldetan haurrentzat jolas kantak…
  • Txorimalo lehiaketa: Erramu zapatu egunean.
  • Udalekuak: Uztailean
  • Tailera eta jolasak: Eskatzaileen nahietara egokitutako tailer eta jolas desberdinak eskaintzen dira.
  • Zaintza zerbitzua: Eskatzaileen beharretara egokitutako zaintza zerbitzua eskaintzen da.
  • Euskara lantzeko udalekua: Iraila hasieran 4 eguneko egonaldia.

Kultura:

  • Amodiozko gutunen lehiaketa: Sari banaketa otsailaren 14an.
  • Kultura ekitaldiak: Ikasturtean zehar kontzertuak, antzerkiak, diaporamak…
  • Hitzaldiak: Ikasturtean zehar euskarari eta beste gai batzuei buruzko hitzaldiak
  • Ikastaroak: Ikasturtean zehar gai desberdinei buruzko ikastaroak.
  • Kantu afaria: Euskal kantuak bultzatzeko ekimena.

Sentsibilizazioa:

  • Euskarazko irakurzaletasunaren astea: Udaran euskal liburuak erosteko deskontuak, ipuin kontaketa…
  • Euskarazko liburuen truke azoka:Euskal liburu bat entregatu eta beste bategatik aldatzeko aukera (udazkenean)
  • Jaietako zapiak eta pegatinak:Euskararen aldeko lemadun zapien salmenta eta pegatinen banaketa.
  • Sentsibilizazio kanpainak:Euskararen erabilera arlo desberdinetan bultzatzeko kanpainak
  • Euskararen eguna: Abenduaren 3an ekintza eta ospakizunak
  • Zergatik ez? tailerra: Euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerra eskaintzen du Jardunek interesa duen orori (gazteentzat aldaera, gurasoentzat aldaera eta orokorra).

 Bestelakoak:

  •  Goiena: Goienan eskela, zorion agur, ezkontza, iragarki… jarri nahi baduzu bitartekaritza lana egiten dugu doan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak