Datorren egubakoitzean, hilak 28, izango da lehen saioa, Matxiategin, 16:30etik 18:30eta; bigarrena urriaren 5ean izango da, Espoloian, 16:30etik 18:30era; eta hirugarrena, urriaren 19an, Irala kalean, 17:00etatik 19:00etara.
Jardunen ekimenarekin askotariko ekintzak egiten dituzte neska-mutikoek; hala nola, sokasaltoan, zapi zein baloiarekin zenbait jolas, abestu, dantza egin...