Irailaren 26rako deituta dagoen greba Orokorraren prestakuntza eta mobilizazioen barruan ELA, LAB eta ESK sindikatuek elkarretaratzea egin dute eguerdian Bergaran, Udal pilotalekuaren aurrean dauden finantza erakundeen ondoan. Ekintza honekin, banketxeek jasotzen dituzten laguntzak salatu gura izan dituzte, onartezinak direla esanda.
Gaineratu dute bankak jasotzen dituzten laguntzak, herritarrek jasaten dituzten murrizketen kontu direla. Etxe kaleratzeen aurrean ere, kezkatuta agertu dira sindikatuak. Azaldu dutenez, herritar askok ezin dituzte maileguak ordaindu, eta horren aurrean, banketxeek ez dute arazorik etxeetatik botatzeko. Egoera honetan, beste irtenbide batzuk bilatu beharra azpimarratu dute.
Irailaren 26ko greba orokorrera begira, sindikatuek adierazi dute asanblada gehienak astearen bukaera aldera egingo diren arren, jendea mobilizatzeko gertu ikusten dutela. Hala, herritarrak grebarekin bat egitera animatu dituzte.
Version:1.0 StartHTML:0000000175 EndHTML:0000002641 StartFragment:0000002452 EndFragment:0000002605 SourceURL:file://localhost/Users/txomin/Desktop/elkarretaratzeak.rtfGaineratu dute bankak jasotzen dituzten laguntzak, herritarrek jasaten dituzten murrizketen kontu direla.