Bergarako greba asanbladak irailaren 26rako deituta dagoen greba orokorrarekin bat egin du eta herritarrei "greba egin eta indar osoz mobilizazioetan parte hartzeko" dei egin diete "murrizketek denoi eragiten" digutelako.
Martitzenean egindako prentsaurrekoan ondorengoa esan zuten batzordeko ordezkariek: "Agintariek erabaki dute. Multinazionalek, bankuek, patronalak; EAJ, PSOE eta PPren gobernuak erabaki dute, aberatsak aberatsago izango dira eta krisia herritarrok ordainduko dugu".
Horrekin batera, martxoaren 29ko grebaren ondorengoez ere egin zuten berba: "Martxoaren 29ko greba arrakastatsuari Espainiako gobernuak emandako erantzuna argia izan da, beraiek berearekin jarraitzeko asmo irmoa azaldu dute, murrizketekin; herritarron bizi baldintzak are eta gehiago okertuz eta miseria handituz". Eta horren adibide garbia, besteak beste, "oinarrizko errenta jsotzeko baldintzak zailtzea, BEZaren igoera eta langabezia prestazioan murrizketak" direla esan zuten. Eta gehitu zuten: "Nahikoa ez eta oraindik murrizketa eta erreforma gehiagorekin mehatxatzen jarraitzen dute".
Mobilizazioak bezperatik
Horren guztiaren aurrean "eskuak gurutzatuta ezin" garela geratu azpimarratu zuten eta honako greba egun zein bezperarako antolatu dituzten mobilizazioen berri eman zuten.
Hilaren 25an, auto karabana abiatuko da 19:00etan, herri kanpoko Eroskitik. Greba egunean, hilaren 26an, manifestazioa egongo da 19:00etan, San Martin plazatik abiatuta.
Horrekin guztiarekin batera, herrialdekako manifestazioak ere deitu dituzte sindikatuek. Donostiakoa 12:00etan abiatuko da