Mendekotasuna duten pertsona nagusie zaintzari dagokionez, urriaren 10ean, 17a eta 24an izango dira saioak, 18:00etaik 21:00etara, Miguel Altuna insitutuan. Gazteleraz izango da ikastaroa eta Bizikasik eta Udalak antolatu dute. Plaza mugatuak direnez, plaza kopurua baino gehiagok izena emanez gero, zozketa egingo da. Izena emateko deitu 943 76 93 04 zenbakira edo idatzi info@bizikasi.com helbidera. Prezioa 25 euro dira.
Makillaje ikastaroa
Urriaren 24an eta 31n dohaineko makillaje ikastaroa egongo da. 16:00etan edo 18:30ean izango dira saioak, Miguel Altunan, gazteleraz. Plaza mugatuak direnez, plaza kopurua baino gehiagok izena emanez gero, zozketa egingo da. Izena emateko deitu 943 76 93 04 zenbakira edo idatzi info@bizikasi.com helbidera.
Elikagaien manipulatzaile karneta
Urriaren amaieran izango da ikastaro hori, 16:00etatik 19:30era, euskaraz eta gazteleraz. Langileek lehentasuna izango dute eta dohainekoa da, Hobetuzek lagundutakoa. Izena emateko deitu 943 76 93 04 zenbakira edo idatzi info@bizikasi.com helbidera
Sukaldaritza osasungarria
Urriaren 29 eta 31n eta azaroaren 5ean eta 7an izango da, 18:00etatik 20:30era. Bizikasik eta Udalak antolatu dute eta euskaraz izango dira saioak. Prezioa 30 euro dira. Plaza mugatuak direnez, plaza kopurua baino gehiagok izena emanez gero, zozketa egingo da. Izena emateko deitu 943 76 93 04 zenbakira edo idatzi info@bizikasi.com helbidera.
GPSaren erabilera eta ordenagailua
Urriaren 15, 16, 17 eta 18an izango dira saioak, 18:00etatik 20:30era, Miguel Altunan eta prezioa 2 euro dira. GPSa erabiltzeko ikastaroa hiru zatitan banatuta egongo da. Lehen zatian, GPSari buruzko teoria, nola funtzionatzen duen, eta bere koordinatu sistema eta koordenatuak irakastsiko dira. Zati labur bat izango da, ordu bete gehienez. Bigarren zatian honako hauek emanngo dira: GPSaren erabilera, GPS ereduak, kudeatzeko programak, Offline aplikazioak (Basecamp, CompeGPS, mapsource...), online aplikazioak (Google-Earth) eta web orriak (Wikiloc, GPSies...) Hor lan basikoa egingo dute ibilbideak igo eta jeitxi, waypoint-ak erabili, ibilbide eta interesguneak markatu. Hirugarren zatia azken egunean egingo dute: Geocaching joko apur bat egogno da, Udalerriko kaleetan, ordubete iraungo du eta berorrekin amaituko da hitzaldia.
Izena emateko deitu 943 76 93 04 zenbakira edo idatzi info@bizikasi.com helbidera.